2015(e)ko otsailaren 26(a), osteguna

EDBren 2. saria, Ekain Susperregirentzat

Ekain Susperregik, Oiartzoko 2. mailako ikasleak, irabazi du Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatutako bideo lehiaketaren 2. saria. Zorionak, Ekain!

Hauxe duzue bideoa:




2015(e)ko otsailaren 10(a), asteartea

Korrikako abestiaren bertsio lehiaketa eta Oiartzoko euskal abesti lehiaketa!

Korrika dela eta, aurtengo abestiaren bertsioa egiteko lehiaketa jarri dute martxan. Letra mantenduz, nahi den estilora egokitu liteke abestia, eta aurkeztutako bertsio guztietatik onena aukeratuko dute. Korrikako lehiaketa horretan parte hartu nahi duzuenek behean dituzue oinarriak. 

Bestalde, Korrikako lehiaketa aprobetxatuz, Oiartzon ere antzeko lehiaketa bat egin nahi genuke. Oiartzoko euskal abesterik onena aukeratu nahi dugu. Korrikako abestia bera aprobetxatu zenezakete; hartara, bi lehiaketetan parte hartu ahal izango zenukete. Edo, bestela, aukera ezazue zuen gustuko abesti bat eta grabatu bideotxo batean (edo audioa soilik). Hauexek dira Oiartzoko lehiaketa honetarako baldintzak: 

- Abestiak euskaraz izan behar du.
- Bakarka zein taldeka parte hartu liteke.
- Talde edo bakarlari bakoitzak gehienez bi abesti aurkeztu ditzake.
- Martxoaren 16a baino lehen bidali behar duzue zuen grabaketa (bideoa edo audioa) Oiartzoko Moodlera
- Abestiak jaso ondoren bozketa bat egingo dugu oiartzotarren artean, eta abestirik bozkatuenak sari eder bat jasoko du.
   
Animatu, eta hasi entseatzen!


 


Korrikako abestiaren bertsio lehiaketarako oinarriak:

Korrika 19ren abestia ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, musika-talde desberdinen arteko bideo-lehiaketa antolatu dugu. Talde bakoitzak Korrika 19ko abestiaren bertsioa prestatu beharko du, letra bere horretan mantenduz eta musika bere estilora egokituz.
Saria: egonaldi bat landetxe batean

Parte hartzeko epea: martxoaren 9a baino lehen bidali behar da; martxoaren 15ean erabakia hartuko da


Nora bidali: korrika.aek@gmail.com


2015(e)ko otsailaren 8(a), igandea

Oiartzoko euskararen txokoa, Interneten



Euskara taldea, hiztun-neurketak, lehiaketak, Zimiko aldizkaria, Euskararen eguna... hainbat ekintza egiten dira Oiartzon euskarari lotuta; gaurtik aurrera blog berria dugu horiek denak biltzeko eta ikasle guztiok eskura izateko. Blog honetan aurkituko dituzue zuek egindako lanak, egun berezietako argazkiak, lehiaketak, web gune interesgarrien estekak...

Sartu eta ikusi!