LEHIAKETAK

R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea zabalik dago.

Abenduaren 16ra bitartean izango da zabalik R. M. Azkue Literatura Sarietarako lanak aurkezteko epea. Idazle gazteei zuzendutako sariketa hau BBKk eta Euskaltzaindiak antolatzen dute urtero.
R. M. Azkue Sariek idazle gazteak literatura mundura erakartzea dute helburu nagusia. Sariketa hauetara euskaraz idatziriko edozein narrazio- edo olerki-lan aurkez daiteke, ondorengo adin mailen barruan:

  • A maila: 2002, 2003, 2004 eta 2005ean jaioak

  • B maila: 1998, 1999, 1999, 2000 eta 2001ean jaioak
Aurkeztu ahal diren lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izango dira. Lanek gutxieneko luzera izan beharko dute: narrazio arloan, A mailan, 2 folio, eta B mailan 4 folio. Olerkian, A mailan, 15 lerro izan beharko dituzte, eta B mailan 30 lerro.
Lanak helbide honetara bidali beharko dira: Euskaltzaindia. Plaza Barria, 15. 48005 Bilbo.
Lan saritu guztiak argitaratuko dira, liburu batean. Epaimahaikoen erabakiak 2016ko otsailaren 28a baino lehen iragarriko dira.

2015eko R. M. Literatura Sariak. Oinarriak. (PDF, 140,7 KB)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina