2015(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Oiartzoko ikasleak Korrikan!



Oiartzoko ikasleek Korrikan parte hartu zuten joan den larunbatean. Xabier Solisek eta Ane Ibargurenek eraman zuten lekukoa.





2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

XVIII. Madalen Sariak eta Oiartzoko Ipuin eta Poesia Lehiaketa!

Martxan da blog honetako 2. lehiaketa. Oraingoan idazle lanetan jarriko zaituztegu. Errenteriako Udalak XVIII. Madalen Sariak antolatu dituela aprobetxatuta, Oiartzoko Ipuin eta Poesia Lehiaketa antolatu dugu. Lehiaketen atalean duzue informazio gehiago.


Animatu, eta hasi boligrafoak astintzen!
 





2015(e)ko martxoaren 12(a), osteguna

Martxoaren 14rako egitarau bete-betea

Korrika gerturatzen ari dela eta, beroketa lanak egiten hasiak dira Errenteria-Oreretan. Honako egitaraua antolatu dute Lau Haizetarako kideek larunbaterako, eta Oiartzoko euskaltzaleoi gonbidapena egin digute:

11:19an MINTZODROMOA.

16:45etik aurrera, EUSKARAZ BIZI NAHI DUT herri lasterketak. Adi! 17:30ean izango da helduen taldekako lasterketa, eta talde originalenak saria izango du.

22:30ean, berriz, BERTSO-SAIOA egingo dute Arkaitza tabernan. Bertsotan Odei Barroso, Haritz Casabal, Manex Mujika eta Xamoa izango dira. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Lide Lasa eta Ziortza Agirrezabala. Gai-jartzaileak primerakoak dira-eta, saioa ere halakoa izango da!




Ander Oiarbidek saria jaso du Mariasun Landa Sarietan



Oiartzoko 2. mailako ikasleak, Ander Oiarbidek, jaso zuen joan den igandean Mariasun Landa Sarietako Emakumezkoei Begirada saria. Ixiar Brusselo txistulariari buruzko lana aurkeztu zuen Oiarbidek, Txistuak emakumearen izena hartu zuenekoa izenburupean. 

Zorionak, Ander!


Oiarbide eta Landa